XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi zati oiek, dakusgunez, onela ezarriak dira: 7 piko lenen, ebaki edo geldi-aldi bat, eta azkenez beste 6 piko.

Ba-dira, ta guztiz bikaiñak, amabost pikodunak ere...

Ortik gorakoak luzeegi ta gogortxo litzaizkigu.

Amazortzikoa, ostera, arras ezaguna ta ospetsua dugu, baiña era askotara idatzirik.

Oneri iru geldi-une ezartzen zaizko: 5 x 5 x 8.

Geienetan ez da binako ahapaldietan idazten, launakoetan baizik, ta orduan zortziko nagusia berbera egin oi du.

Ar zazu, adibidez, Arrese-Beitia'ren olerki au, oso gartsu ta bioztia, bere guztiak bezela: .

Bada zortziko txikia deritzaiguna ere, zerbait ezaguna.

Sei bertso laudun ditu ta bi irudun, aiek azken-bukatze gabe ta auek itz berdiñez amaituta.

Ona oietako bat, Beñat Etxepare apezarena: .

J. Vinson jaunak dionez, XVI ta XVII'garren gizaldietan egindako neurtitzak, amabost oiñeko bertsoz daude, 4, 8 ta 12'garrenean etena dutelarik.

Etxepare (1545), Etxeberri (1627), Harizmendi (1660) ta Argaiñaratz (1665) neurri onetan mintzatu omen ziran, bere iritziz.

Baiña au ez dugu osoan egi.

Etxepare'k bai, neurtitzik geienak neurkera ortan egin zituan; beste irurak ba-dituzte ostantzekoak ere, ta ez gutxi.

Geiago: Oihenart eta Gazteluzar, mende artakoak izan arren, ez ziran sekula neurri ortaz saiatu.

Oraindik ere ezagun dugu zortzikoaren antzeko beste neurkera berezi bat, alegia, maite-olerki ta zear-bertsoetan erabili oi dana: zortzi bertsoko ahapaldia; banakoak zazpi piko dituzte azken-berdintze gabe, ta biñakoak sei, azkenean berdin bururatzen dutela.

Ba-ditugu oiekin nastean beste zenbait neurkera ere, oso errez-goxoak, seinakoak, zazpinakoak, bederatzinakoak eta amaikanakoak bereziki.

Baiña aski dugu jakin-ezaugarri ariñokin.

Ba-dira gai onetzaz ederki jardun dutenak; ikus .

Ez dugu, antza, azken-pikoetako berdin-amaitzea onen bearrezko; gerka-latiñak, dakigunez, ez zuten erabilten.

Oraingo izkuntzetan bai ordea, erabili oi dugu: gure euskera zarrean ere bai.

Azken-urteotan ba-dira, ala eta guzti, olako lokirik nai ez luketenak.

Auzi ontaz Orixe'k au dio: .

Ikus .

Esanak esan, orain arteko euskal-literaturan beintzat, olerki gutxi ditugu azken-berdintze ori gabe.